Sin categoría

PORTUGALETEKO ARRAUNAREN MENDEURRENA

Lagun agurgarriok: Aurten PORTUGALETEKO ARRAUNAREN MENDEURRENA ospatu nahi dugu. Hori dela eta, zuei gonbit egiten dizuegu 2017ko maiatzaren 20an egingo dugun urtemuga ospatzeko oroitzapenezko ekitaldian parte hartzeko. Ekitaldian, arraun taldearen ibilbidea kontatzen digun bideo bat ikusteko aukera izango dugu. Halaber, helburu bera duen liburu baten aurkezpena egingo dugu. (Y como muestra del libro os podéis …

PORTUGALETEKO ARRAUNAREN MENDEURRENA Leer más »

KORRIKA

Bihar, apirilaren 6an, osteguna, goizeko 06:31etan Portugaletetik eta Ezkerraldetik ibiliko da Korrika, eta San Nicolas Arraun Taldeak 1.674-B. kilometroa beteko du, Ballonti zentro komertziala eta Asti-Lekuko Haur Eskola tartean. Anima zaitez!!!

ARANTZA BATEL BERRIAREN URETARATZEA

Datorren igandean, otsailaren 12an, 12:30ean, “Arantza” batel berria uretaratuko dugu. Uretaratzeak Arantza gogoratzeko aukera emango digu. Izan ere, baliatu nahi dugu aukera hau emakumeei omenaldia egiteko, merezi duten aintzatespenik jaso gabe ere, ekarri asko egin baitigute. Gurekin batera omendu nahi badituzu, balia ezazu gonbidapen hau. Eskerrik asko.

ANIMATU ETA PARTE HARTU MENDEURRENAREN LIBURUAREN PRESTAKETAN!

Portugaleteko San Nicolás Arraun Taldeak 2017. urtean hainbat ekitaldi prestatuko ditu arraunlari portugaletetar guztiek parte hartu duten txapelketa guztiak gogora ekarri nahian. Erreferentziazko data 1917. urtekoa dugu Portugalete urte hartan lehen aldiz lehiatu baitzen itsasadarrean. Abian jarriko ditugun ekimenen artean aipagarria da taldearen historia jasotzea asmoa duen liburu baten edizioa. Bertan, urte luze hauen joanean …

ANIMATU ETA PARTE HARTU MENDEURRENAREN LIBURUAREN PRESTAKETAN! Leer más »