Portugaleteko San Nicolas Arraun Taldeko Zuzendaritza Batzordeak honako hau jakinarazi du:

– Joan den asteazkenean, 20/08/26an, klubeko kide batek positibo eman du PCR proban, COVID-19k kutsatuta.

Harreman estuan egon diren pertsonak Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak adierazitako protokoloak jarraitzen ari dira, plantillako zenbait arraunlari barne.

KAEn indarrean dagoen lehiaketa-araudiaren arabera, Lehiaketako Epailearen esku utzi da egoera, eta hark deklaratuko du Contagiok Ukitutako Kluba dela. Horren ondorioz, Jarrillerak ezin izango du parte hartu Ligako azken bi jardunaldietan, Castro Urdialesen, abuztuaren 29an eta 30ean.

Sentitzen dugu denboraldia espero genuen moduan ezin bukatzea, eta espero dugu probak negatiboak izatea eta kutsatutako pertsonak azkar errekuperatzea.